.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 40. boletina / 2013ko ekaina

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

 

"EUSKADIKO BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOAREN ALDE. ELKARREKIN ASKATASUNEAN, BAKEAN ETA JUSTIZIAN BIZITZEKO PROPOSAMENAK"

Azken hilabete hauetan, ETAk indarkeriari behin betiko utziko ziola iragarri zuenetik, politika, gizarte eta komunikabide mailan garai berri horri ekiteari eta askatasun, bake eta justizia osoz bizikidetza demokratikoari ekiteko moduari buruzko eztabaida bizi izan dugu.

Horren arabera, erakunde mailako azken gertaera garrantzitsuena 2013-2016 eperako Bake eta Bizikidetzaren Planari buruz egin berri den aurkezpena dugu. Plan horren inguruan zer iritzi dugun esango dugu sakontasunez aztertu ondoren.

Gure ustez, nahi dugun bizikidetza, behin eta berriz terrorismoaren biktimen elkarteek aldarrikatu ditugun baloreekin lotutako memoria etikoan soilik oinarri daiteke, hau da, egiaren eta justiziaren baloreekin, baita duintasunaren balorearekin ere lotutakoan.

Bizikidetzako proiektu bat ezin da ahanzturatik abiatuta sortu, gatazkak sor ditzakeen iragana mugiaraziko ez duen ahanztura baltsamikotik, talde amnesia horrek zigorgabetasunera eramango baikaitu. Jakin behar dugu zer gertatu zen terrorista fanatikoa gure gizartean finkatzeko.

Memoriaren ideiaren inguruko deia orokorra bada ere, kezkatuta gaude ez ote duten manipulatuko edo gertatutakoa ez ote den desitxuratuko. Hori dela-eta, garrantzitsua da pairatutako bidegabekerien onarpenean oinarrituko den kontaketa egiazkoa, osoa eta anitza burutzea. Gainera, terrorismoaren gizarte eta politika arloan deslegitimatzeko beharrean sakontzea, baita indarkeriaren azpikulturan sortu diren kontrabalioen errefusapenean ere.

Gure ustez, bistakoa ematen badu ere, beharrezkoa da balore demokratikoak aldeztea, berdintasuna, askatasuna eta aniztasun politikoa, besteak beste, bizikidetzaren inguruko edozein proiektu osatu beharko baitute.

Bizikidetza demokratikorako beharrezkoak diren balore eta printzipio demokratikoak ez dizkigute aldez aurretik emango, baizik eta bizikidetza demokratikorako hezkuntza exijitzen dute. Euskadin ezin da baloreetan oinarritutako hezkuntzaz hitz egin indarkeria terroristak ekarri diguna eta eskubideen urraketa larria gain hartu gabe eta indarkeria horren deslegitimazioa proposatu gabe. Fundazio honen helburu garrantzitsuenetako bat bake eta indarkeriarik ez baloreetan oinarrituko hezkuntza izan da beti.

Guk defendatzen ditugun ideia eta printzipio asko “Euskadiko bizikidetza demokratikoaren alde. Elkarrekin askatasunean, bakean eta justizian bizitzeko proposamenak” tituluko agirian agertzen dira. Bizikidetza Demokratikoaren eta Indarkeriaren Deslegitimazioaren Kontseilu Aholkulariak egin zuen aipatutako agiri hori eta erakunde eta gizarte parte-hartze anitzaren organoak onetsi zuen, aurkako botorik gabe. Fundazio honek aipatutako organo horretan dago Biktimen Kontseiluari ordezkatuz.

Aniztasuna dugu Fernando Buesa Fundazioaren ezaugarrietako bat. Hori dela-eta, jatorri eta talde oso bestelako pertsonak osatzen dute patronatua. Gainera, aniztasunaren defentsa desberdinen arteko topaketarako oinarrizko baliotzat jotzen dugu. Beraz, oso positiboa da, gure ustez, aholkularitza kontseilu horretan erakunde guztietako pertsonak (alderdi politiko desberdinetako ordezkariek gobernatutakoak) eta giza eskubideen aldeko zenbait elkarte, UPV/EHU, Arartekoa edo Eskola Kontseilua egotea.

Aipatutako agiria, adostasunaren ondoriozko agiri bat da, ikuspuntu batzuetatik abiatuta barnean egin dugun eztabaidaren ondoriozkoa alegia. Baina, gure ustez, adostasuna lortzeko ezin dugu alde batera utzi printzipio eta balore demokratikoen ezin utzizko oinarri etikoa. Agiri hau baliogarria da, guretzat, ez duelako bilatu inor ez konprometitzeko moduko adostasuna ekarriko dituzten toki komun eta irizpide etereo batzuetan oinarritutako akordioa, alderantziz, oinarrizkotzat jotzen ditugun eta guztiok gain hartzen ditugun zenbait proposamen egiten ditu.

Amaitzeko, guztiz indarrean dagoen agiri bat dela esango genuke, etorkizuna nolakoa izan behar den arriskuan jartzen duen eztabaidan kontuan izan beharko litzateke.

PDF Euskadiko bizikidetza demokratikoaren alde. Elkarrekin askatasunean, bakean eta justizian bizitzeko proposamenak


Gaurkotasuna

Fernando Buesa Fundazioak eta Mario Oinandia Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte ondoko liburuen aurkezpenera:

Sangrevotos, manifestaciones.
ETA y el nacionalismo radical,
1958-2001

Héroes, heterodoxos y traidores. Historia de Euskadiko Ezkerra
(1974-1994)

EGUNAOsteguna, ekainaren 27ean
ORDUA: 19.00etan
TOKIA: Luis de Ajuria gunea
General Álava kalea, 7. Vitoria-Gasteiz


Hizlariak:

Esozi Leturiondo

Antonio Rivera

Gaizka Fernández Soldevilla

Raúl López Romo

 

 

DEMOKRAZIAREN FINKAPENA ETA GAL-EKOEN AGERPENA: 1983 - 1984

Trantsizioaren amaierak eta demokraziaren finkapenak aurrera egingo dute Moncloara Gobernu sozialista iritsi zenean, Felipe González Gobernu horren buru zela. Frantziarekin terrorismoaren aurkako gaietan elkarrekin lan egiteko akordioak onargarriak ziren Jendarmeriak ETAko agintari batzuk Frantziako lurraldean atxilotu zituenean. Horren bitartean, terrorismoaren aurkako askatasunerako talde batzuk (GAL) agertu ziren, muturreko eskuinekoak. Berrogei atentatu inguru egin zituzten, ETAko bandak egindakoei erantzuteko. Guztira 24 pertsona hil zituzten.

Modu horretan jasotzen jarraituko dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1983 eta 1984. urteetan guztira 51 eta 44 atentatu burutu zituen, hurrenez hurren. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 6.000 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.

PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak



Hemeroteka

PDF Víctimas en busca de paz
El Correo 2013/05/19 

PDF Tres décadas de "paz por paz"
El Mundo 2013/05/05 



Iritzia

PDF"¿Acciones significativas o anécdotas?" de Xabier Etxeberria
El Correo 2013/05/17

PDF"Los profesores exiliados" de Pedro José Chacón Delgado
El Correo 2013/05/08

PDF"Un paraguas y una sábana blanca" de Alfredo Tamayo Ayestarán
El Correo 2013/05/07

 

 

 


Komunikatuak

PDF Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak Bizikidetzarako bost guneak aurkeztu ditu

PDF In memoriam Elías Querejeta

PDF
AZKEN KOMUNIKATUAK

Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a