Giza Eskubideen Aldeko Komiki Lehiaketa

Giza Eskubideen Aldeko Komikia”ren Museo Birtuala diseinatzeko aukeraketa bat egin da gure Fundazioak 2010ean antolatutako izen bereko nazioarteko lehiaketara aurkezten ziren 32 lan onenen artean. Izenburuak argi dioen bezala, biñetez osatutako lan horiek zerikusia dute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko 15 artikuluetako batekin, eta testuak gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez irakur daitezke. Museo Birtuala hezkuntzarako bokazio argi batekin sortu da, 10 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendurik dago eta Museoaren bisitaldiaren gida didaktiko bat ere badu, gida horren bidez irakasleek eduki guztiak ezagutu, beren eskolak planifikatu eta ikasleei lagun diezaieten bisitaldi birtualean zehar.

Visita el museo virtual

 

FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAk GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO nazioarteko lehenengo KOMIKI lehiaketarako deialdia egiten du.



Marrazkilariek hiru obra grafiko bidali ahal izango dituzte gehienez; horietako bakoitza hiru biñetaz osatutako komiki bat izango da eta zerikusia izango du Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hogeita hamar artikuluetako batekin.

Ekimena marrazkilari amateur edo profesionalei zuzendurik dago, eta bere helburua da obrak sustatzea eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala hedatzeko ideia grafiko onak ematen dituzten autoreak saritzea.

Ikusi lehiaketaren oinarriak

 


Fernando Buesa - Fundazioa - Gobernu Organoak - Kolaboratzaileak - Oinarrizko testuak - Loturak - In Memoriam Ekitaldia - Balore Heziketa - Mintegia - Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak - Encuentros Topaketak - Dokumentazio Zentrua - Argitalpenak -
Komunikazioak - Aurkezpenak - Bestelako Ekitaldiak - Hemeroteka - Iritzia - Kontaktua -

  Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa EMAIL Contacto - Kontaktua