.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 38. boletina / 2013ko otsaila

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

 

IBILI BEHARREKO BESTE BIDE BATZUK MARRAZTEA

Aurten ere euskal herritarrak Fernando Buesari eta Jorge Diezi —eta horien bitartez terrorismoaren biktima guztiei— egingo diegun omenaldiarekin bat egitera gonbidatzen ditugu. Ekitaldi apal horren bidez, gure proiektuak eta ilusioak partekatuko ditugu laguntzat hartzen ditugu pertsona guztiekin.

Fernando Buesa Fundazioak dituen hamahiru urte hauetan, gizarte parte-hartzea demokrazia sendotzeko giltzarri moduan ikusi dugu eta gure proposamenen bidez herritarrek erakundeei egiten dizkieten ekarpenetako asko bideratzeko aukera izan dugu.  Zenbait ekimen, behar eta eskakizun adierazten ditugu, guztion balioak aldezten ditugu, erabakiak hartzeko orduan eragina izaten saiatzen gara, betiere gure erkidegoko bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.  Krisi ekonomikoko egoera honetan, hain zuzen, argi dago erakunde batzuek gizartearen kontzientziari esker sortu den elkarte-ehuna bertan behera uzteko asmoa dutela, baina guk demokraziaren printzipioak eta baloreak iraunarazteko lan horri balioa eman nahi diogu.

Ahalegin guztiak gure gizarteko demokrazia-ehuna sendotzera bideratu ditugu, une horretan indarkeria terroristak giza eskubide guztiak urratzen bazituen ere, eta gainera demokraziari aurka egiteko eta baztertzeko helburu argiarekin.  Indarkeria terrorismoa gelditu ostean, beste garai batean gaude, non indarkeriaren, estortsioaren eta mehatxuen etapa ilun hori guztiz gainditzetik urrun (ETA oraindik ez baita desegin), inoiz baino beharrezkoagoa den zauriak ondo sendotzeko lana burutzea, euskal gizarteari bake eta askatasuneko geroan bizitzeko aukera eskaintzeko.  

Indarkeria helburu politikoekin erabiltzeko ekintza deslegitimatzen jarraitu beharra dugu; horretarako, alde batetik, hori pairatu zuten biktimak eta, beste alde batetik, haien bizitzetan eta kide diren gizartean indarkeria horrek izan dituen ondorio suntsitzaileak gogoratu behar ditugu.  Horixe da gure Fundazioak egiten duen bidea Dokumentazio Zentroaren sorrerarekin eta erakundeei Biktimen Memoriala egiteko egin dien eskaerekin, gure lanaren erreferentea herri honetako terrorismoaren biktima guztien memoria berreskuratzea baita, terrorismoak bizitza indarrez kendu zien horientzako ordain bakarra delako.  Egian, zorroztasunean eta neutraltasunean oinarritutako memoria horrek, ekintza anitzen eroalea da; ekintza horiek guztiek aniztasunarekin tolerante eta indarkeriaren gogorra izango den bizikidetza sortzaile eta eraikitzailerantz eramango gaituzte.

Bizikidetza demokratikoa sortu nahi izanak mugitzen gaitu; horrek berekin dakar herritar guztiak gain hartzeko asmoa, baina zein den gure aukera politikoa, zer taldeko partaide sentitzen garen edo beste gai batzuk kontuan eduki gabe. Hori dela-eta, beharrezkoa da balore demokratikoak aldeztea, hala nola, berdintasuna, askatasuna, aniztasun politikoa, edozein bizikidetza proiekturen berri eman behar dutelako.  Fundazioak lan horretan jarraitu du, gure sozietateari datxekion aniztasunarekiko errespetua izango duen etorkizun integratzailerantz joan nahi dugulako; eta horrek, gure jardueren bidez edo beste antolakunde batzuetan dugun partaidetzaren bidez, gizarte konplizitateen sare bat egiten lagunduko digu, betiere aniztasunetik abiatuta eta ondoko helburu komunarekin:  bakean eta askatasunean elkarrekin bizitzeko eta balio horiek datozen belaunaldiei igortzeko gai izatea.  

Balioetan heztea, beraz, gure ekintzen artean lehentasuna du, etorkizun itxaropentsura bideratuta baitago.  Hiritartasun demokratikorako heziketari buruzko azterketa, hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatu nahi dugu; Hiritartasun demokratikorako heziketa hori, oinarrizko jarrera eta balioak igortzean (aniztasuna, tolerantzia, elkartasuna, ardura, bizikidetza, bake-kultura, etab.) eta giza eskubideetan finkatutako gizalegezko kultura sendoa sustatzean oinarritzen da.

Amaitzeko, esperientzia positiboen eta egindako akatsen bidez bizi den ikaskuntza ezin da ezerezean gelditu.  Egiaztatu egin dugu gu bizi izan dugun eta konpontzen ari garen arazoaren antzeko beste arazo batzuk dituztela mundu luze-zabalean, eta herri horietan guztietan kanpoko laguntza bilatu dutela arazo horiek konpontzeko, gu egin genuen moduan.  Esperientziak trukatzeko lana behar-beharrezkoa da mundu globalizatuan.  

Otsailaren 21ean esperientzia horietako batzuk entzuteko aukera izango dugu, In memorian ekintza burutuko baitugu. Ekitaldi horretan, Osvaldo Puccio jaunaren, Txileko Salvador Allende Fundazioko Zuzendaritza Batzordearen presidentearen esku-hartze berezia izango dugu. Gainera, presidentea ezagutu zuen haren azken urteetan.  




Gaurkotasuna

XIII. URTEURRENA
FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIAK

Ibili beharreko beste bide batzuk marraztea

EGUNA: Osteguna, otsailaren 21ean
ORDUA: 20:00etan
LEKUA: VITORIA-GASTEIZKO ARTIUM MUSEOA (Liburutegitik sartuko gara, Prudencio Maria Berastegi kaletik)

Natividad Rodriguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidenteak eta José Ángel Cuerda, Xabier Markiegi, Mª Carmen Gallastegui eta Ramón Saizarbitoria zaindariek parte hartuko dute; gainera, Osvaldo Puccio Txileko Salvador Allende Fundazioko Zuzendaritza Batzordearen presidenteak esku-hartze berezia izango du.

PDF Gonbidapena

 

In memoriam 2013

Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete.

EGUNA: Otsailaren 22an
ORDUA: 12:00etan
TOKIA: VITORIA-GASTEIZKO ASKATASUNAREN LORATEGIAK (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea).

 

1981EKO ESTATU KOLPEA ETA TRANTSIZIOAREN AMAIERA 1982AN

80eko hamarkadaren hasieran erakundeen egonkortasun eza eta demokraziaren hauskortasuna ziren nagusi; eta horien inflexio-puntua Diputatuen Kontseiluan Otsailaren 23ko egindako Estatu Kolpe saioa izan zen.  Garai horretako ezaugarri nagusienetako bat ETAren eta beste talde estremista txikiago batzuen atentatu odoltsuak izan ziren; euskal eta espainiar gizarte osoa ikaratuta zuten talde horiek.  1981. urtean ETA Politiko Militarraren aldeak desegingo zela iragarri zuen, baina horren truke Gobernuarekin negoziatu nahi zuen. Negoziaketak arrakasta izan zuen eta taldeak armak eman zituen.  Bandaren beste alderdiarekin gauza bera lortzeko saioa alferrikakoa izan zen eta ETAk hiltzen jarraitu zuen 82. urtean; guztira bi urte horietan 65 pertsona hil zituen.

Modu horretan jasotzen jarraituko dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1981 eta 1982. urteetan guztira 43 eta 48 atentatu burutu zituen, hurrenez hurren. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 6.000 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.

PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak




Hemeroteka

PDF El presidente de la Fundación Salvador Allende participará en el homenaje anual a Fernando Buesa
Europa Press 2013/02/11




Iritzia

PDF 'El premio', Jesús Prieto Mendaza El Correo 2013/02/04

PDF 
'Fin y principio', Ana Rosa Gómez Moral El Correo 2013/22/06


 

 


 

 

 


Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a