MANRAÍS bideo-jokoa

Baloreen Hezkuntzako lanarekin jarraituz, Fernando Buesa Fundazioa 10 eta 14 urte bitarteko umeentzako bideo-joko bat sortzen ari da. Bideo-joko horren bidez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hainbat artikulu erakutsi nahi zaizkie, hain zuzen ere, euren errealitatetik gertuen daudenak.

Helburua da ikastetxearekin eta familiekin elkarlanean aritzea Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak defendatzen dituen baloreak transmititzeko. Izan ere, errazago defendatuko dituzte eskubide horiek, ezagutu eta praktikatzen badituzte. Zentzu horretan, oso baliagarria da mundu birtual batean proposamen bat garatzea gazteek Deklarazioa barneratu dezaten.

Abentura bat proposatzen da bideo-joko baten bidez, beraz, alderdi teknikoari dagokionean, gainerako bideo-jokoen antzekoa da. Planteamendu ludiko batetik abiaturik, hurbilketa bat egin nahi da Deklarazio Unibertsalera, 10-14 urte bitarteko gazteek gizakiarentzat besterenezinak diren eskubideak ezagutu ditzaten. Aske izateko, justizia defendatzeko, eta errespetuz eta elkartasunez jarduteko beharra planteatzen zaie neska-mutilei, beti ere hurbileko ikuspegi batetik, hots, eurek bizi dituzten gatazkak oinarri harturik, baina, baita ere ingurune birtualaren erosotasunetik, bizipen bikario baten bidez.

Bideo-joko horrek mundu honetara zuzendutako beste produkzio informatiko askok ez duten ezaugarri bat du, lankidetzaren bidez eta modu progresiboan jarduteko pentsatuta baitago. Jokalariak aurrera egiten du jokoan, ez bakarrik gatazkak gainditzen dituenean, baina baita ere lagunak egiten dituenean egoera berri bati elkarrekin aurre egiteko.

Beraz, aukera bat da Deklarazio Unibertsaleko baloreen defentsa aktibo eta konprometituaren araberako sare sozial bat eratzeko.

Espero dugu bideo-joko hau ikastetxeetan eta familian erabiliko dela eta tresna didaktikoa izango dela irakasle zein gurasoentzat, gizakien funtsezko eskubideei buruzko hausnarketan eta jakintzan sakontzeko.

acrobat Bideo-jokaren dossiera.

- Online jolasteko sakatu hemen
- Sakatu hemen bideojokoaren kopia lortzeko



Fernando Buesa - Fundazioa - Gobernu Organoak - Kolaboratzaileak - Oinarrizko testuak - Loturak - In Memoriam Ekitaldia - Balore Heziketa - Mintegia - Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak - Encuentros Topaketak - Dokumentazio Zentrua - Argitalpenak -
Komunikazioak - Aurkezpenak - Bestelako Ekitaldiak - Hemeroteka - Iritzia - Kontaktua -

  Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa EMAIL Contacto - Kontaktua