.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 17. boletina / 2010eko Martxoa
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - komunikatuak - argitalpenak - dokumentazio zentrua

 

Fundación para la Libertad erakundeak antolatutako VIDAS ROTAS liburuaren aurkezpen ekitaldian izan ziren Cristina Cuesta, Covite erakundeko presidentea, José Ángel Cuerda, Fernando Buesa Blanco Fundazioko zuzendaria eta Rogelio Alonso eta Florencio Domínguez, argitalpenaren autoreak, Marcos García Reyrekin batera.


Esaldiak


Cristina Cuesta:

- “Vidas Rotas” biktimen memoriaren zati da, eta izebergaren tontorra gainera, horren azpian baitago interesik ezak eta biktimenganako hurbiltasun faltak gure gizartean sortu duten oinazea”
- “Bidezko amaiera da, konponbide moral eta soziala”
- “Biktimen historia eta kaltegileen erantzukizun penala kontatzen ditu”
- “Liburu hau Euskadin aurkeztu izana probokazio bat da beste alde batera begiratzea nahiago izan duten guztientzat”


José Ángel Cuerda:

- “Nortasun hiltzaileak” adierazmoldeari egindako ekarpen zorrotz eta dramatikoa”
- “Terrorismoa etikoki, sozialki eta politikoki deslegitimatzeko idatzia”
- “Guretzat derrigorra da salatzea, ez inoiz ahaztea, beti gogoan izatea”
- “Gandhik esan zuen bezala, bitartekoak dira helburuak legitimatzen edo deslegitimatzen dituztenak”
- “Biktimen oroimena jaso behar dugu, memoriaren zentro bat sortu historialariek eta ikertzaileek bertara jo dezaten… Horrela segurtatuko dugu gertatutakoa ez dela inoiz ahaztuko”

 
Rogelio Alonso:


- “Biktimak zibismoaren eta gizatasunaren eredu dira”
- José MŞ Múgica, ETAk eraildako Fernando Múgicaren semearen hitzek islatzen dute zein den “Vidas Rotas” liburuaren helburua: “Biktimak zeintzuk diren jakin behar da, beren izen-abizenak eta jasan duten jazarpenaren, umilazioaren eta ofentsaren historia. Eta kaltegileak zeintzuk diren ere bai, beren izen-abizenak, zergatik dauden kartzelan eta zer egin zuten. Nor hil zen eta nork erail zuen jakin behar da”
- “Vidas Rotas” liburuak biktimizazioaren eragin humanoa eta politikoa islatzen ditu.
- Zaurituen, familien, lagunen drama.
- "Saiatu gara biktimen aitortza soziala egiten, demonizazioaren kontra berriro gizatasuna ematen”.
- “Ahanztura eta ezjakintasuna saihestu behar dira, ez diogu bidegabekeriari indarra hartzen utzi behar eta ezin dugu bakea edozein preziotan onartu”.
- Eraildakoen oroimena eta beren esanahi politikoa gorde behar ditugu, ideal totalitario eta baztertzaile baten biktimak izan zirelako”
- “Saiatu gara biktimen bidezko eta inpunitaterik gabeko oroimena eraikitzen plano juridikoan, historikoan, politikoan eta moralean”.

 

Florencio Domínguez

- “Biktimak ahaztuta izan ditugu luzaroan, profil informatibo baxuarekin, terroristak izan direlarik protagonista komunikabideetan”.
- “Biktimek enbarazu egiten zioten botere politikoari, begi-bistan uzten baitzuten terrorismoari aurre egiteko gaitasun eza”.
- “Ikusezinak ziren gizartearentzat. Biktima izatea estigma bat zen”.
- “Zerbait egingo zuen”, esaldi horrexen atzean babestu zen gizartea, indarkeria terroristaren errealitate krudelari aurre ez egiteko. Nahiago izan zen biktimen existentzia justifikatzeko arrazoi handi bat aurkitzea”.
- “Egoera aldatu egin da azken 12 urteetan. Aldatu egin da biktimek egindako ahaleginagatik, eta oroimena, duintasuna eta justizia eskatuz egindako aldarrikapenengatik”. - “Vidas Rotas oroimen horren parte da”.

 


comunicado

Azken komunikatu osoa

CONDENA UNÁNIME DE
ASOCIACIONES, COLECTIVOS Y
FUNDACIONES DE VICTIMAS DEL
TERRORISMO
Por el asesinato del policía francés
Jean Serge Nérin en París

Madrid (17 de marzo).‐ Las Asociaciones, Colectivos y Fundaciones de
víctimas del terrorismo quieren expresar su máxima condena por el
asesinato en Paris del policía francés, Jean Serge Nérin, de 52 años, tras un
tiroteo de un presunto comando de la banda terrorista ETA.
Queremos manifestar nuestra solidaridad con la esposa , hijos y demás
familia de este servidor público de Francia, a quienes trasladamos
nuestras condolencias y nuestro cariño.
También trasladamos nuestra gratitud a las Fuerzas de Seguridad de
Francia por la colaboración que prestan en la lucha contra el terrorismo.
Somos conscientes de la importancia del apoyo del gobierno francés,
presidido por Nicolás Sarkozy, que ha servido y sirve para poner cerco a
los terroristas de ETA que se esconden en su territorio. Nuestra gratitud
también para el Gobierno de Francia.


Fundazioaren azken komunikatuak
 


centro documental

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

Informazio gehiago lortzeko

 


 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Postas Kalea 15, 1ºezk. 01001. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo