El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 



 


Irailaren 30ak eta urriaren 1a

Iragan irailaren 30ean eta urriaren 1ean Bakeaz taldeak, Fernando Buesa Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Etikako Ikasgelak indarrak elkartu zituzten bigarren urtez jarraian Terrorismoaren Biktimei eta Memoriari buruzko II. Topaketak antolatzeko Bilbon. Hitzaldi eta eztabaida sorta baten bitartez gogoeta egin zen indarkeria politikoaren forma batzuen eta ezkerraren tradizio zenbaiten arteko harremanei buruz, azpimarratuz bereziki ezkerrak ETAren indarkeriaren aurrean hartu dituen jarreren argi-itzalak. Topaketa horiekin beste urrats bat eman nahi izan zen Euskal Herrian bakearen kultura eraikitzeko bidean, begirada kritiko bat botaz ezkerraren kultura politiko jakin batzuei; zehazkiago esanda, zanpatuen emantzipazioari buruz ezkerrak dituen ideal teorikoak kasu guztietan praktikan aplikatu ez dituztenei.

Filosofia, etika, historia eta soziologiaren ikuspegitik aditu talde batek gogoeta egin zuen gai horietaz, konpontzeke dauden gaiak baitira gure gizarte honetan, zeinetan urrun gauden diskurtso partekatu bat izatetik ETAren indarkeriak Euskal Herriko iragan, orainaldi eta etorkizunean jokatu duen paperari buruz.

 

IV. Topaketak: Zer esan nahi du terrorismoa deslegitimatzeak?

Bilbon ospatuko dira datorren maiatzaren 31n IV Encuentros / IV Topaketak, Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa-Cambio por Euskadi erakundeak antolatuta. Topaketa horietan, terrorismoa hainbat esparrutan (arlo politikoan, judizialean, mediatikoan, hezkuntzan edo gizartean) deslegitimatzeak esan nahi duena aztertuko da sektore bakoitzeko adituen laguntzaz. Enpresa Eskolan izango da, Elkano kaleko 21. zenbakian, Bilbon. Edonor etor daiteke.

PDF EGITARAUA IKUSI


PDF IRAGARKIA IKUSI

PDF GONBIDAPENA IKUSI

 

III ENCUENTROS - TOPAKETAK
"TERRORISMOAREN BIKTIMEN AGERIKOTASUNA, GIZARTEAN ETA POLITIKAN"

2008ko urriaren 23a, osteguna - Gasteizko Canciller Ayala hotela

Jardunaldi honekin, Aldaketak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak agerian jarri nahi dute biktimen oroitzapena, eta biktimek duten esanahia eta erantzuna, batez ere politikaren aldetik, bana baita gizartearen aldetik ere.

Joseba Arregiren parte-hartzeren textua. BIKTIMEN AGERIKOTASUNA, ETA BIKTIMA ERAILEN ESANAHI POLITIKOA

PROGRAMA IKUSI

 

II. ENCUENTROS - TOPAKETAK
"ARGIAK ETA ITZALAK ETA PM-REN DESEGITEAN"

2006ko urriaren 8a, larunbata

Argiak eta itzalak. Paralelismoak eta ezberdintasunak. Baikortasuna eta mesfidantza. Damutzea edo derrota. Horiek izan ziren, besteak beste, orain dela ia 30 urte ETA PM-ren desegitea aztertzea xede duten jardunaldietan baliatutako terminoetako batzuk. 2006ko urriaren 1etik aurrera burututakoak Euskadiko bake-prozesurako eta normalizaziorako giltzarri izango diren jardueraz beteta. Premisa jakin batetik abiatuta «izan zen garai bat non ETAren zati batek uko egin zion indarkeriari», baina jakitun izanda ez testuingurua, ezta erakunde terroristaren errealitatea ez direla garai batekoak, prozesu hartan zerikusi handia izan zuten Euskadiko Ezkerrako antzinako kide zenbait, Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa plataformak bilduta, saiatu ziren argitzen zertan izan prozesu hura eta egungoa argitzen saiatu ziren. “Prozesu hark “bakea eta presoak aldatzea muina zuen, inolako prezio politikorik gabe” adierazi zuten sarreran Joseba Arregik eta Jesús Lozak. Azken honek gogorarazi zuen polimilien desegitea babestu zuen itzalik handiena “biktimek ordaindutako prezioa izan zela, eskuzabaltasuna erakutsita, errebantxarik gabe, aitortzarik jaso ez zuena”.


Aldaketa-Cambio por Euskadi plataformarekin lankidetzan

IKUSI PROGRAMA
VIDEO EN FORMATO REAL AURKEZLEAK JESÚS LOZA ETA JOSEBA ARREGI. HIZLARIA KEPA AULESTIA
VIDEO EN FORMATO REAL ANGELES ESCRIVAREN HITZALDIA
VIDEO EN FORMATO REAL XABIER MARKIEGIREN HITZALDIA
VIDEO EN FORMATO REAL MAHAI-INGURUA: TEO URIARTE, XABIER AIDERDI ETA JUAN INFANTE

I ENCUENTROS - TOPAKETAK
TERRORISMOAREN BIKTIMEN ESANAHI POLITIKOA: ZUZENBIDE ESTATUAREN ETA HIRITARTASUNAREN BALIOA


 IKUSI PROGRAMA PDF FORMATUAN
VIDEO EN FORMATO REAL JESÚS LOZA, JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
VIDEO EN FORMATO REAL JOSEBA ARREGI, "BIKTIMEN MEMORIA INSTITUZIONALIZATZEA"
VIDEO EN FORMATO REAL MAITE PAGAZAURTUNDUA "BIKTIMIZAZIO BIKOITZA"
VIDEO EN FORMATO REAL HERMANN TERTSCH "TOTALITARISMOEN BIKTIMAK. EUROPAREN MEMORIA"
VIDEO EN FORMATO REAL ANTONIO ELORZA "KOMUNITATEKO PATRIOTISMOAK, ERANTZUN DEMOKRATIKOA"
VIDEO EN FORMATO REAL JAVIER GÓMEZ BERMÚDEZ " POLITIKA ETA BIKTIMEN MEMORIA. JUSTIZIAREN ZEREGINA”
VIDEO EN FORMATO REAL GALDEREN TXANDA

 

Fernando Buesa - Fundazioa - Gobernu Organoak - Kolaboratzaileak - Oinarrizko testuak - Loturak - In Memoriam Ekitaldia - Balore Heziketa - Mintegia - Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak - Encuentros Topaketak - Dokumentazio Zentrua - Argitalpenak -
Komunikazioak - Aurkezpenak - Bestelako Ekitaldiak - Hemeroteka - Iritzia - Kontaktua -

  Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa EMAIL Contacto - Kontaktua