Javier Otaolaren "Ciudadanía e Identidad: una nueva emoción de lo público" liburuaren aurkezpena
Kultur Etxea, Ignacio Aldekoa aretoa, Vitoria-Gasteiz
2007ko irailaren 27a, 20:00etan
Liburu honek hiritar-pertenentziaren —balore demokratikoen kosmopolitismoari lotua— eta kultura, erlijio edo etnia-pertenentzia komunitarioen arteko kontraesanak ditu hizpide. Itxuraz politika eta hiritartasunaren diskurtsoa nagusitzen da gure teoria politikoan, baina praktikara etorrita identitate trinkoak, arbasoen ahotsak eta kastizismoak zeharkatzen dute errealitate hori. Gatazka hori, demokrazia balore politiko unibertsal gisa eta «lurraren eta odolaren» pertenentzia «tribalen» artekoa, bete-betean dator bat hirien eta hiritartasunaren historiarekin, izan ere eremu hiritarrean baita identitate horiek arroztasunaren presioa eta kosmopolitismoaren erakarpena sentitzen duten gunea.
IKUSI LIBURUAREN AURRERAPENA PDF
Artium museoa. Vitoria Gasteiz. 2006ko urriaren 18a
BIDEOAK ETA DISKURTSOEN LABURPENAK
EL VALOR DE LA PALABRA. HITZAREN BALIOA URTEKO ALDIZKARIAREN 5. ZENBAKIAREN AURKEZPENA
Artium museoa. Vitoria Gasteiz. 2006ko uztailaren 20a.
José María Ridaok eta Jordi Borjak esku-hartuko dute ekitaldi horretan.
Zenbaki honen edukien ildoa “Bizitza eremuak” da
EKITALDIA OSORIK
EL VALOR DE LA PALABRA. HITZAREN BALIOA URTEKO ALDIZKARIAREN 4. EDIZIOAREN AURKEZPENA
2005eko irailaren 29a
BIDEOAK ETA TXOSTENEN LABURPENAK
BAKEAREN ALDEKO BINETEN AURKEZPENA, ALCALÁ DE HENARES, MADRIL
2005-eko martxoarea 9a, asteazkena.
EKITALDIEN PRENTSA-OHARRA
Fundación Fernando Buesa Blanco FundazioaK “Bakearen aldeko binetak” erakusketa aurkeztu zuen martxoaren 9an, arratsaldeko 13:00ean. Ekitaldia Pablo Iglesias Fundazioaren Artxiboaren eta Liburutegiaren Egoitzan, Langile Mugimenduaren Artxiboan, izan zen, i(Colegios, 7. Alcalá de Henares -Madril-). Bertan izan zen Fundazioaren presidentea, Natividad Rodríguez, Pablo Iglesias Fundazioaren presidentea, Alfonso Guerra, eta Alkalako Unibertsitateko Errektorea Virgilio Zapatero.
LUIS HARANBURUREN "ABUZTUKO GUTUNAK" LIBURUAREN AURKEZPENA
Bilbo, Bidebarrietako liburutegia, 2004ko azaroaren 24a
Jardunaldiaren informazioa eta bideoa
FUNDACIÓN FERNANDO BUESA FUNDAZIOAREN AURKEZPENA PARISEN
2004ko urriaren 11
Ikusi txostengileen esku-hartzeen prentsa-oharra eta bideoak
FUNDACIÓN FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAREN AURKEZPENA MADRILEN
”Hitzaren Balioa” aldizkariaren 3. zenbakia plazaratu zen, Madrileko Circulo de Bellas Artesen, maiatzaren 6an
2004ko maiatzaren 6a – 19:30ean
Honako hauek esku hartu zuten Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren aurkezpen-ekitaldian: Natividad Rodríguez Lajo andereak, Fundazioaren presidentea, Gregorio Peces-Barba jaunak, Carlos III Unibertsitatearen errektorea eta Victoria Campsek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan etika katedraduna. Bertan "Hitzaren Balioa" aldizkaria plazaratu zen, XXI. mendeko pentsamenduarekin eta kulturarekin lotutako iritzi artikuluen topaleku izan nahi duena. Era berean Mario Onaindiaren, Jorge Oteizaren eta, nola ez, Fernando Buesaren azalpen biografikoak agertzen dira.
Madrileko Círculo de Bellas Artes
Ikusi ekitaldiak
FUNDACION FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAREN GIZARTE GOGOETARAKO 2. KOADERNOAREN AURKEZPENA
2004ko apirilaren 1a
Ekitaldia, Natividad Rodríguez Lajo buru zela, Donostiako Ernest Lluch Kulturgunean burutu zen eta, besteak beste, bertaratu ziren Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua, Miren Azkarate, jarduneko Arartekoa, Mertxe Agúndez, Eusko Jaurlaritzako Biktimen zuzendaria, Maixabel Lasa, José Luis López de Lacalle eta Santiago Oleagaren alargunak, Fundazioaren patroiak, José Ramón Recalde eta Juan Luis Fabo, Etxebizitza saileko sailburu ohia, Martín Herrera, Donostiako kultura zinegotzia Ramón Etxezarreta, eta liburuaren egileak, Henrique Knörr, Andoni Unzalu, Anjel Lertxundi, Felipe Juaristi, Pedro Miguel Etxenike, Koldo Biguri, Begoña Muruaga, etab…
Ernest Lluch Zentroa
Ikusi ekitaldiak
Fernando Buesa Blanco. Una mirada sobre la Política Vasca liburuaren aurkezpena.
Maite Pagazaurtunduak koordinatu du Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren liburu hau
03/03/24
Argitalpen honen aurkezpena izan zen astelehenean, martxoak 24, 20:00etan, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Museoan (ARTIUM). Bertaratutakoen artean zeuden, besteak bete, koordinatzailea, Javier Elzo, Emilio Guevara, Ramón Jáuregui, Francisco Llera eta Javier Rojo
Ikusi ekitaldiak
URTEKO PENTSAMENDU-ALDIZKARIAREN 2. ZENBAKIAREN AURKEZPENA
EL VALOR DE LA PALABRA/HITZAREN BALIOA
02/12/09 - 20:00
El Valor de la Palabra/Hitzaren Balioa urteko pentsamendu-aldizkariaren 2. zenbakiaren aurkezpena. Ekitaldian esku hartu zuten Imanol Zuberok, Xerardo Estevezek, Mario Onaindiak eta Danier Raventósek.
ARTIUM-Arte Garaikidearen Euskal Museoa
“Cuadernos de reflexiones sociales: El Estatuto de Autonomía del País Vasco” LIBURUAREN AURKEZPENA
02/06/11 - 20.00. Euskalduna Jauregia, Bilbo
Euskalduna Jauregia, Bilbo Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioaren aurkezpena Bilbon. Ekitaldian “Cuadernos de reflexiones sociales: El Estatuto de Autonomía del País Vasco” argitalpena aurkeztuko da.
Ekitaldian esku hartuko du Jordi SOLÉ TURAk, Entesa Catalana de Progréseko senataria Espainiako Konstituzioa idatzi zuen txostengile-taldeko kideetako. Honako gai hau izango du hizpide: “Autonomiak eta Nazionalitateak Espainian: zertan da auzia”.
FUNDAZIOAREN URTEKO ARGITALPENAREN LEHEN ZENBAKIAREN AURKEZPENA
“El Valor De La Palabra/Hitzaren balioa”
01/10/09 - 20.00h.
Amárica Aretoa, Vitoria-Gasteiz.
Fundazioaren urteko argitalpenaren lehen zenbakiaren aurkezpena. Ekitaldian Javier OTAOLA jaunak, Santiago DE PABLO jaunak eta Javier ECHEVERRIA jaunak, lehen zenbakiko kolaboratzaileak, esku hartuko dute.