Donostiako “Aieteko bakearen eta giza eskubideen etxea” erakusten duen ”Giza eskubideen aldeko tira” izeneko museo birtualak, 2010ean, Fernando
Buesa Fundazioak izen berarekin antolatzen duen lehiaketan aurkezturiko
lan grafiko hoberenak biltzen ditu. Esparru internazionaleko lehiaketa honek
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluren batetan
oinarritutako tira hoberenak saritzen ditu.
Jasotako 32 lan hoberenekin, helburu hezitzaile argia duen gune birtual bat
sortu dugu. Bertan Irakasle zein ikasleek, haur eta eskola adina duten
gazteen artean guztiz ulergarriak diren marrazki, irudi, zein testu laburrez
baliatuz, 30 artikuluetatik 15etan zehar txango bat egin ahal izango dute.
Irudi hauek erabiliz, kontzeptu ezberdinak ulertzen eta azaltzen dira, eta are
garrantzitsuagoa dena, ia automatikoki barneratzen dira. Amildegi baten
ertzean dagoen neska bat, bere aurrean eskola bat eta erdian eskolara
gerturatzen lagunduko dion zubi baten falta ikustea, heziketaren eskubide
unibertsalarekiko aipamen nabarmena da eta beronen esanahia argi
erakusten du, hau da, estatuek eskubide hau eraginkorra izan dadin
beharrezko ahalbideak jartzeko duten betebeharra.
OROIMENAREN LEKUA
Euskadin oriomenari zuzendutako zentruari buruzko seminarioa
EGUNAK: azaroaren 24 eta 25ean
ORDUA: 9.00 h.
LEKUA: Bilbao. Merkataritza Ganbara. Kontsulatu aretoa (Gran Vía, 13) |

III. TOPAKETAK «OROIMENA IMAJINATUZ»
Bakeaz taldeak, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak Oroimenari eta Terrorismoko Biktimei buruzko III. Topaketa antolatu dugu, izenburu honekin: «Oroimena imajinatzen. Nola berreraiki zibikotasuna literatur sorkuntzatik indarkeriaren osteko testuinguruetan». Topaketa urriaren 5, 6 eta 7an ospatuko da Bilbon, Bidebarrietako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan (Bidebarrieta kalea, 4).
Aldi honetan oroitu egingo dugu, hausnartu, eta irudimena hegaldatzera utziko dugu euskal idazle zenbaiten eskutik: Fernando Aramburu, Luisa Etxenike, Aingeru Epaltza, Lourdes Oñederra eta Ramiro Pinilla. Euren laguntzarekin saiatuko gara imajinatzen errealitate oraindik sortugabe bat, baina gero eta hurbilago sentitzen dena: nola izango litzatekeen bizitza eta biktimen tokia indarkeriarik gabeko testuinguru batean. Hiru saioen aurkezlea Ana Aizpiri izango da, EITBkoHora GTM nazioarteko informazio saioaren zuzendari eta aurkezlea.
SARRERA ASKEA
EGUNAK: urriak 5, 6, eta 7
ORDUA: 19.00etan
TOKIA: Bilbao. Bidebarrieta, 4 (Bidebarrietako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa)
Informazio gehiago
|

Fundazioa lankidetzan ariko da Hezkuntza Sailarekin irakasleak prestatzeko
Datorren ikasturtean Euskal Autonomi Erkidegoko irakasleek Fernando Buesa Fundazioaren proposamenarekin jarraituko dute. "Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan" izenburupean, prestakuntza eta hausnarketarako astia hartzen jarraituko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen laguntzaz, eta horrela, irakasleak orientatuko ditugu baloreetan hezteko langintzan. 
Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.
Irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonor joan daiteke hitzaldi presentzialetara.
Egitaraua
Bilboko ikastaroa, 918 zk. (matrikula itxita)
Donostiako ikastaroa, 917 zk. (matrikula itxita)
Gasteizko ikastaroa, 304 zk. Matrikula: Irailaren 5tik 23ra, Hezkuntzako Lurralde ordezkaritzetan edo web orri honen bitartez
Gogoratzen dizuegu zuen esku duzuela liburu batzuk prestamu lez, 945234047an edo centrodocumental@fundacionfernandobuesa.coman eska diezagukezue dohan. Hala nola, zuen partizipazioa baieztatu ahal izatekotan eskertuko genizueke. Mila esker
FUNDACIÓN FERNANDO BUESA FUNDAZIOA
FECHA: 20 de junio de 2011
LUGAR: Los Herrán Kalea, 46 C-bajua. Vitoria-Gasteiz
TERTULIA LITERARIA. La vida ante sí«LA VIDA ANTE SÍ». Romain Gary
Lagun agurgarriak, ohi denez datorren ekainaren 20an, 18:30etan "la vida ante sí" Emile Ajar edo Roman Garyren nobelari buruzko tertulia izango dugu gure egoitza berrian.

V. TOPAKETAK
"EL FINAL DE ETA SIN IMPUNIDAD" JARDUNALDIA
FUNDACIÓN FERNANDO BUESA ETA ALDAKETA-CAMBIO POR EUSKADI
EGUNA: 30 de mayo de 2011EKO MAIATZAREN 30AN
LEKUA: Bilbo,Hotel Carlton Hotelean (Pza. Federico Moyua, 2)
iNFORMAZIOA ETA PROGRAMA OSOA

Fernando Buesa Fundazioa eta Bakeaz urte askoan ari gara arreta bereziz aztertzen ETAren indarkeriazko jarduera, bere intimidazio, estortsio ekonomiko eta erailketekin. Horregatik, gure indarrak elkartu ditugu eta ZOOMRIGHTS sortu dugu, indarkeria terroristak eragindako giza-eskubideen urraketen nazioarteko behatokia, biktimen lekukotasunak jasotzen dituena .
AURKEZPEN PUBLIKOA
EGUNA: 2011ko apirilak 15, eguerdiko 12:15etan
TOKIA: Canciller Ayala Hotela (Ramón y Cajal kalea, 5, Gasteiz)
SARRERA LIBREA

 Ohizkoa denez, datorren maiatzaren 2an, 18:30etan, Frantses Soziologo eta Principe de Asturias sariduna Alain Touraineren "El Mundo de la Mujeres" analisiari buruzko literatur solasaldia ospatuko dugu.
Gogoratzen dizuegu zuen esku duzuela liburu batzuk prestamu lez, 945 234 047an edot centrodocumental@fundacionfernandobuesa.coman eska diezagukezue dohan.
Parte hartu izatekotan asko eskertuko genizueke abisatuko bagenizue, lekuaren kopurua kontutan hartzeko. Mila esker

ernando Buesa Blanco
XI ANIVERSARIO,
In memoriam
XI. In memoriam,
URTEURRENA
Elkarbizitza Eraikitzea
Natividad Rodriguez, Fernando Buesa Blanco Fundazioko
presidentea hizlari arituko da,
Quartet Brossa taldeak akonpainamendu musikala eskainiko du,
Luisa Etxenike eta Felipe Juaristi idazleek parte hartuko dute,
eta La Intrusa Danza taldeko Virginia García eta Damián
Muñozek dantza garaikideko emanaldia eskainiko digute.
Eguna: Asteartea, 2011ko otsailaren 22a
Ordua: 20:00
Lekua: Gasteizko Principal Antzokia
.png)
.png)
.png)
|
“Baloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan” irakasleentzako prestakuntza ikastaroak. 7. SAIOA
7. saioa, 2011ko urtarrilaren 11n, asteartean:
• Teknologia berriak bizikidetzarako eta bakerako hezkuntzan
Ondokoen eskutik:
Juan Antonio Tejero Maeso. Psikologoa. Hezkuntza Saileko kolaboratzailea
Hezkuntza Beharrizan Berezien eremuan.
Mikeldi Rodríguez Marquínez. Bideo-jokoen zuzendari artistikoa eta
diseinatzailea.
Live Meeting 2007 jaitsi (beharrezkoa)
bideohitzaldietan parte hartu (asteartero eta ostegunero 6etatik aurrean)
Informazio gehiago
Programa Ikusi
“Baloreetan heztea: Giza eskubideak eskola demokratikoan” irakasleentzako prestakuntza ikastaroak. 1 SAIOA
Espainiako Bankuaren eraikineko ikasgelak, Espainiako Bankua, z/g, Bilbo
1. saioa, 2010eko azaroaren 3an, asteazkenean:
Gizartea eta politika bakerako hezkuntzan
José Ángel Cuerdaren eskutik. Abokatua. Gasteizko alkate ohia eta bertako
Gizarte Kontseiluko kidea. Bakeaz Bake Eskolako kidea.
Informazio gehiago
Programa Ikusi
Bideo-hitzaldian parte hartu (gazteleraz)
"Terrorismoaren biktimak eta memoria" II. Topaketa
Estalinismotik iraultzaren irudikeriara Indarkeria ezkerretik
Data: 2010ko Irailaren 30ak eta urriaren 1a
Tokia : Enpresa Eskolan, Elkano kaleko 21. zenbakian, Bilbon.
Jardunaldietako hitzaldiak
IV. Topaketak: Zer esan nahi du
terrorismoa deslegitimatzeak?
Data: 2010ko Maiatzaren 31an, astelehena.
Ordua: 09:30etan
Tokia : Enpresa Eskolan, Elkano kaleko 21. zenbakian, Bilbon.
Informazio gehiago
EHUko Udako ikastaroetako mintegia
Data: 2010ko Uztailaren 5ean, astelehena.
Ordua: 09:00etan
Tokia: Donostiako Miramar Jauregia.
Informazio gehiago
Fundazioa lankidetzan ariko da Hezkuntza
Sailarekin irakasleak prestatzeko
Data: 2010ko azaroan eta abenduan
Ordua: 09:30etan
Tokia: Espainiako Bankuaren eraikineko ikasgelak, Espainako Bankua, z/g, Bilbon.
Informazio gehiago |