PDF

 


Fundazioa lankidetzan ariko da Hezkuntza Sailarekin irakasleak prestatzeko.

Datorren ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Fernando Buesa Fundazioaren proposamen berri bat izango dute. “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean, prestakuntza eta hausnarketarako astia hartuko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen laguntzaz, eta horrela, irakasleak orientatuko ditugu baloreetan hezteko langintzan.

Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.

Irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonor joan daiteke hitzaldi presentzialetara.

Egitaraua ikusi



Fernando Buesa - Fundazioa - Gobernu Organoak - Kolaboratzaileak - Oinarrizko testuak - Loturak - In Memoriam Ekitaldia - Balore Heziketa - Mintegia - Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak - Encuentros Topaketak - Dokumentazio Zentrua - Argitalpenak -
Komunikazioak - Aurkezpenak - Bestelako Ekitaldiak - Hemeroteka - Iritzia - Kontaktua -

  Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa EMAIL Contacto - Kontaktua