“HITZAREN ETA IRUDIAREN INDARRA”

Fundación Fernando Buesa Fundazioak bakearen aldeko komikien erakusketa ibiltari hau bultzatu du, “Hitzaren eta irudiaren indarra” izenekoa, Euskaltelen eta gure ohiko erakunde laguntzaileen babesa tarteko dela.

Zenbait urte daramatza gure Fundazioa baloreen Hezkuntzaren inguruko ekimenak bultzatzen, bereziki, Giza Eskubideen, Bakearen, Justiziaren eta pertsonen Duintasunaren defentsaren ingurukoak. Hori helburu izanik, zenbait mintegi antolatu, liburuak eta aldizkariak argitaratu, erakusketak eta beste hainbat ekitaldi prestatu ditugu. Horien artean dugu Komikiaren Maratoia, dagoeneko bi edizio bete dituena.

2008-2009 ikasturterako Bakearen aldeko Komikien erakusketa ibiltaria ekimena sortu dugu. Erakusketa Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetara eta Gizarte Etxeetara abiatuko da eta bertan, stand batean, zenbait ekitaldi burutuko dira ikasleak komikiaren mundura hurbilduko dituztenak eta, bide batez, Bakearen eta Elkarbizitza baloreen inguruko hausnarketara. Bereziki gazteei zuzendutako komikiak dira, eguneroko egoerei heltzen dietenak, komikiek eskaintzen duten estilo zuzena, freskoa eta komunikatzeko ahalmen paregabea baliatuta. Era positiboan konpontzen dira egoera horiek, bakerako eta elkarrizketarako jarrera etiko eta arduratsuetatik abiatuta.

Honako hauek dira ekitaldiak, euskaraz zein gaztelaniaz:

Irakurtzeko txokoa; bertan, gazteek eskura izango dituzte zenbait komiki bakeari eta elkarbizitzari buruzko edukiak jorratzen dituztenak: “Gandhi, bizitzaren maisua”, “Autobusa Alabaman” Martin Luther King-i buruzkoa, “ Zirkoa eta hazien bidaia Zikloa”, Wangari Maathai bakearen Nobel sariari buruzkoa, antzeko gaiak dituzten beste batzuen artean.

Idazteko txokoa; bertan, komikien gidoilari batek lagunduta, hainbat testu idazteko aukera izango dute marraztutako komiki batean, erakusketa honetarako “ex profeso” sortutako programa informatiko baten bidez.

Marrazkien txokoa; bertan, era berean, programa informatiko baten bidez, ikasle bakoitzak sinbolo unibertsalen eta komikien pertsonaien gainean bakea irudikatzen duten sinboloren bat edo batzuk marraztuko ditu, bere ekimenez edota programa beraren iradokizunetatik abiatuta. Dena dela, erabateko askatasuna izango du sortzeko.

BABESLEA:

euskaltel

Fernando Buesa - Fundazioa - Gobernu Organoak - Kolaboratzaileak - Oinarrizko testuak - Loturak - In Memoriam Ekitaldia - Balore Heziketa - Mintegia - Gizarte Gogoetarako Jardunaldiak - Encuentros Topaketak - Dokumentazio Zentrua - Argitalpenak -
Komunikazioak - Aurkezpenak - Bestelako Ekitaldiak - Hemeroteka - Iritzia - Kontaktua -

  Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa EMAIL Contacto - Kontaktua