LAGUN EZAZU

FUNDACIÓN FERNANDO BUESA BLANCO / FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAren helburuei lagundu, eta bakearen kultura eta demokraziaren aldeko bere esfortzua bizirik mantendu nahi dutenek ondorengo moduetan egin dezakete:

Izena:
Abizenak:
Helbidea:
Herria:
Probintzia:
Kode postala:
(*)Posta elektronikoa:
(*)Telefonoa:

(*) Hautazkoa.

 

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Fernando Buesa Blanco Fundazioak bere ekintza guztietan osoki parte hartzeko aukera eskeintzen dizu, bazkide eginez gero. Urtean gutxienez 5.000 pezetatako diru-laguntzaren bitartez gurekin bat eginez gero, Fundazioak antolatzen dituen ekintza guztiei buruzko informazioa jasoko duzu, publikazioetan prezio berezietarako eskubidea edukiko duzu, konferentzietara, mintegietara eta Fundazioak antolaturiko jazokizunetara joateko lehentasuna izango duzu, eta bazkide agiria bidaliko zaizu etxera. Mesedez, bete ezazu ondorengo formularioa Fundazioko bazkide izan nahi baduzu.

¿Fundazioko bazkide izan nahi duzu eta ondorengo formularioa, sartzeko baldintzekin etxean jaso?

Bai
Ez

Oharra: Diru-laguntza ematen duten pertsona fisiko guztiek, beraien PFEZ-ko (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) kuotaren %20ko murrizketarako eskubidea dute. Pertsona juridikoek emandako eskudirua, irteeratzat edo ekitaldiaren zerga-oinarriaren (salmenten milatik 3ren) gastu kengarritzat hartzen da, % 10eko mugarekin.

Zerga egoitza Araban baldin badute, pertsona fisikoek nahiz juridikoek eurek egindako diru ekarpenak errentaren gaineko zergaren oinarritik edo baltzuen gaineko zergaren oinarritik (hurrenez hurren) kendu ahal izango dituzte. Gainera, egindako ekarpenaren % 15 errentaren gaineko zergaren edota baltzuen gaineko zergaren kuotatik kendu ahal izango dute.

Emandako datu guztiak ixilpean erabiliak eta fitxategi batean gordeak izango dira, Fundazioak etorkizunean antolatuko dituen jazokizunei buruz berri emateko eta kuoten ordainketa errazteko. Datuok sartzeko, zuzentzeko, kontrajartzeko eta ezeztatzeko dagozkizun eskubideak erabili ahal izango dituzu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak onartzen duenaren eta honekin bat datozen beste arautegien arabera. Honetarako 945 234 047 telefono zenbakia eta info@fundacionfernandobuesa.com posta elektronikoa erabili ahal izango dituzu.